2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Euskararen Eguna

Atzo, Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, institutuko ikasleek ere euren aldarria egin zuten.


2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Lingua Navarrorum

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Nafarroaren Eguna ere bada abenduaren 3a.