2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Zientzialariei buruzko lanaren emaitza

Duela hilabete hamar zientzialariri buruzko lan bat proposatu zien ikasleei institutuko liburutegiak. Bakoitzaren argazkia eman zitzaien eta guztien datu pertsonalez gain (jaiotza data eta lekua, heriotzarena, hala egoktuz gero), zer eremutan lan egin zuten eta zertan nabarmendu ziren erantzun behar zuten.

Bideo honetan daude erantzunak eta asmatu duten 32 ikasleren izenak. Bejondaiela.


2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Abian da Xake Txapelketa


Urtarrilaren 15ean jokatu zen, giro onean, lehenengo jardunaldia, atzo bigarrena eta bihar hirugarrena.



2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Lingua Navarrorum

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Nafarroaren Eguna ere bada abenduaren 3a.